Gure pilareak

Klimak izaera atlantiko handia markatzen du, kantauriko influentzian eta lursailaren altitudean oinarritua, non tenperatura bitarteak ditugun, aireztapen ona eta freskotasun handia ere bai.

Lurzoruak gure ardoei mineral ikutuak ematen dizkio, bakarrak eta imitaezinak eginez, halaber, freskotasun handia eta ahoan luzera ematen die.

Hondarrabi zuri barietatea, klima eta lurzoru honetan, dotore, fresko eta frutal adierazten zaigu. Emaitza, bizitza luzeko ardoak dira, matizez gainezka daudenak eta hilezkorrak direnak.

Enologian dauden azken aurrerapen teknologikoen abantailak aprobetxatuz baina modu tradizionalean egiten dugu lan, esku-hartze minimoarekin eta mahatsaren kanpo-eragilerik erabili gabe.

Puntu hauek zehazten dituzte premium ardoen nortasuna eta izaera.

Lurra eta biodibertsitatea

Gure lursaileko lurra granitikoa da, arbel eskistoekin. Oso erosionaturik dauden eskisto grisez osatua dago, eduki organiko maila ertainarekin. Lurzoru honek mahatsen nota barietalak markatu eta nota mineral eta dotoreak ematen ditu.

Ardogintzaren gure helburuen barnean, lurzorua zaindu, bizirik eta egitura aldetik ere bere horretan mantentzea da, biodibertsitatea, flora eta fauna sustatzeko. Gure helburua lursaila jasangarria izatea da, naturak berak gu aberas gaitzan.

Horretarako berezko estalki begetala uzten dugu mahasti lerroen artean, ekosistema orekatu eta bizia sortuz. Modu naturalean ongarritzeaz gain, gure mahatsondoen indarra kontrolatzen lagunduko digu eta lurraren erosioa saihesten ere bai.

Gure ongarriketa naturalki egiten da ardien simaurrarekin. Urtero, kimaketaren aurreko eta kimaketaren sasoian, inguruko baserrietako ardiak erabiltzen ditugu belar txarrak kendu eta lurrari mantenugaiak gehitzeko. Kimaketa sasoian, soberan dauden kimuak gehitzen dizkiogu lurrari landareak beraien materiaz elikatu daitezen.

Mahats-bilketaren soberakinak beti itzultzen dira bere ziklora, inguratzen dituen lurrera, bitikultura jasangarria sortzeko eta ardoak ingurunearekiko errespetua izan dezaten.

Klima eta mikroklima

Izaera atlantiko handia markatzen du, kantauriko influentzian eta lursailaren altitudean oinarritua, non tenperatura bitarteak ditugun, aireztapen ona eta freskotasun handia ere bai.

Izaera bakarra azaltzeko eta mahastia osasuntsu mantentzeko, beharrezkoak dira eskuz egiten ditugun operazio guztiak, horregatik bisitatzen ditugu mahatsondo guztiak etengabe, osasuntsu, elikadura onarekin eta aireaturik egon daitezen.

Bitikultura

Bitikultura da agian arimadun ardoak sortzeko gauzarik garrantzitsuena. Gure ardo zuriak gure mahatsekin soilik lantzen dira, bodegaren inguruan daudenak, partzela ezberdinduetan. Horrek gure lehengaiaren kalitatea maila altuenean kontrolatzen uzten digu.

Urte osoan zehar, mahatsondoak eta paisaia zaintzen dira uzta paregabeak zihurtatu ahal izateko. Neguan,  kimatu egiten dira karga mugatu eta egin behar diren operazioak errazteko. Aldi berean aihenak delikatuki lotzen dira eta udaberrian soberan dauden kimuak kentzen zaizkie landareei, gaixotasunak murriztu, karga kontrolatu eta aireazioa hobetzeko. Udaran etengabe segatzen dira estalkiak airea lerro artean igaro dadin eta mahats-bilketaren aurretik mahats-mordoen zonaldeari hostoak kentzen zaizkio insolazio hobea euki dezan eta azala hobeto ondu dadin.

Barietatea

Hodarrabi Zuri barietatea, klima eta lurzoru honetan, dotore, fresko eta frutal adierazten zaigu. Emaitza, bizitza luzeko ardoak dira, matizez gainezka daudenak eta hilezkorrak direnak.

Basoa

Inguratzen gaituen basoak arduratzen gaituen moduan, bertan bizi den fauna ere babesten saiatzen gara, hala nola, orkatzak, katagorriak, trikuak, saiak, saguzaharrak, arranoak… Udaran zehar mahastia beti izan ohi da bertako txorientzat gotorleku eta azaroan hegazti migratzaileentzat ere bai.