Kaiaren

Kaiaren 2016, edizio mugatua.

Upategiko taldeak eta enologoek jakin dugu erreserbatzen dugun ardoaren zati batek – 2016ko uztakoa, hain zuzen ere – oso bilakaera ona izan duela, eta horregatik ez dugu nahastu upeltegiko beste depositu batzuekin. Horrela sortu zen Kaiaren, 6.739 botilako edizio mugatua da. Lia gainean 4 urte eta bi urtez botilan igaro ondoren, ardo honen bilakaera eta bikaintasuna egiazta daitezke. Kaiaren elaborazio prozesuan ezohikoa denez, ardo bakarra eta errepikaezina da. Arimadun ardoa, txakolina orain arte esploratu gabeko kotetara eramaten duena.

K5 upeltegian txakolina urte berean kontsumitzeko ardo soila ez izatea lortu dugu, are gehiago, urteekin produktua hobetzea lortu dugu.

Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo.

Erosi

K5

Botilan bertan zahartzeko gaitasuna duen gure ardo zuria, muztio lorez soilik ekoiztua dago eta 11 hilabeteko ondarren gaineko ontzea du.

Urtaldiak 2010. urtetik aurrera, botilako ontze luzeekin eta eboluzio paregabearekin.

Edizio mugatua K5 Magnum 2018.
Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo.

Erosi

KPilota

 

Mahasti gazteenetatik datorren Kantauriko ardo zuri freskoa, lia gainean 5 hilabetez ondua eta edozein momentutan kontsumitzeko paregabea.

Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo

“Disolbatutako gasa oso sotila da, ia hautemanezina, azidotasunarekin oso ondo konbinatua. Usaina sotila da, belar-ukituekin eta hinojo kutsuarekin, eta ahosabaian adierazkorragoa da etapa goiztiar honetan. Ardo hau nenetan harrigarria da.” Luis Gutierrez, Robert Parkerren ordezkaria Espainian.

Enologoak: Andrea Vargas eta Lauren Rosillo.

Erosi

Mahastiak

100% Hondarrabi Zuri diren gure mahastiak, lurzoru eta klima egoera esklusiboan hazten dira. Usain eta zapore kontzentrazio maximoa lortzeko, mahatsondo bakoitzetik ateratzen dugun produkzioa baxua da, bataz-besteko errendimendua 1,5 eta 2,0 kg artekoa da. Hektarea bakoitzeko errendimendu maximoa 7.000 kg-koa izanik.

Mahastia 10 partzela ezberdinetan zatiturik dago, bakoitzaren orientazioa eta ezaugarriak kontuan harturik. Urtero, partzela bakoitzaren eboluzioa aztertzen da eta bakoitza bere aldetik lantzen da. Horrela, partzela bakoitzaren berezitasunak jakin ditzazkegu, ardoak bukaerako nahasketetan bateratu aurretik.

Guzti honek bereizten ditu gure K5 eta K Pilota ardoak, duten pertsonalitatea bakarra baita.