Bodega K5
K5 Bodega Aian dago, 300 metroko altitudean, Kantauri itsasoaren parean eta Pagoeta parke naturaletik oso gertu, leku pribilegiatu batean, “Eztenagako Txorrua” izeneko magalean. Bertatik ezkerretar Getariko Arratoia ikusi daiteke eta eskubitara, Orioko arratzale portuaren ahoa.
Lursailak 30 hektarea ditu guztira, horietatik 15 mahatsondoz osaturik daude, Hondarrabi Zuri barietatez soilik. Gainontzeko 15 hektareak bodega inguratzen duten baso eta bidexkak dira, pagondo, gaztainondo eta haritzondoz gainezka.
Izardun ardoak
Gure K5 eta KPilota ardoak, Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura duten bi txakolin dira. 15 hektareako lursail batean hazitakoak dira, 100%ean Hondarrabi Zuri diren bertako mahatsondoetan.
Urtero gure mahastia zaharragoa da eta horrek gure eginkizunean laguntzen gaitu, horregatik gure ardoen ekoizpenak oso murriztuak dira, mahatsondoen karga haien adinaren araberakoa izan dadin eta honela mahats bakoitzarekin usaimen eta dastamen eztanda bat lortzen dugu.
Bisita egin nahi diguzu?
Gure lan filosofia ulertzeko modurik onena gure bodega bisitatzea da, gure mahastiak, instalakuntzak eta garrantzitsuena, gure taldea, lehenengo pertsonan ezagutuz.
K5 Bodegaren bisitak gure kultura deskubritzea dakar, gure paisaia dastatuz eta esperientzia gastronomiko paregabe bat bizitzea, gure erroetara eramango zaituena. Gainera, paraje zoragarri honetako zati bat etxera eraman ahalko duzu botila batean sarturik.
Idatziguzu eta zure bisita zehaztuko dugu.