Sale!

Kilima Ancestral aparduna

24,90 BEZ barne-tik
Clear

SKU 30-1 Category


Share
Description

Ardo mota: Ardo apardun Pet-nat edo ancestrala
Uzta: 2024
Barietatea: %100 Hondarrabi Zuri
Ekoizpen mugatua: 3500 botila
Alkohol-gradua: %12 Vol.

Mahastia: Mahasti bakar bateko mahatsarekin egina, espalderan landatua, Kantauri itsasotik 300 metroko altueran. Mahats-ekoizpena: 1,5 eta 2,0 kg artean mahatsondo bakoitzeko.

Elaborazioa:
Kilima metodo ancestralaren bidez egina dago: hartzidura espontaneo bakarra egiten da, bertako legamiekin, lehenik tankeetan eta  botilan amaituaz. Ez da iragazten ezta argitzen ere eta eskuzko degoratzea egiten da. Burbuila fina du, metodo honek ematen diona.

Dastatze-oharrak:
Kolore hori-berdexka ertaina, lausotasun natural arinarekin, metodo honen ezaugarria dena.
Usaimenean oso adierazkorra eta freskoa, sagar garratzaren, belar freskatu berriaren eta zitrikoen (limoi eta lima) aromak ditu; atzealdean, mineral kutsua eta petricor oroitzapenak.
Ahoan zabala eta bertikala da, azidotasun bizi-biziarekin, gantz natural batek orekatzen duena. Konplexua, tentsioduna, amaiera luzearekin eta oso jatorrizko aromekin.

Gomendatutako uztarketak: Aperitiboak, ostrak, azidotasuna duten platerak, gazta freskoak, sukaldaritza asiatikoa, ozpindutako jakiak eta barazki-proposamenak.

Gomendioak: Zerbitzatu hotz. Ez astindu. Hondar naturalak izan ditzake. Gorde bertikalean eta hotzean.

 

Additional information
Kopurua

Botila, Kaxa (6 botila)

Privacy Preference Center