x¡ZOZKETA!

Irabazi ezazu K5 Bodegara bisita katarekin eta bi pertsonentzako dastatze menua Karlos Arguiñano Jatetxean.

Parte hartzeko gure ONLINE DENDAN produkturen bat erosi beharko duzu.

Alarma egoera osoan eginiko eskaerak sartuko dira zozketan.
Eskaera zenbakia argitaratuko dugu sareetan eta irabazlearekin zuzenean jarriko gara kontaktuan.


Mila esker eta zorte on!

KPilota Txakoli (Kaxa 6-12 botila)

48,00 BEZ barne-tik
Clear

SKU N/A Category


Share
Description

KPilota

Sariak eta balorazioak:

  • Urrezko domina Monovino 2018 lehiaketan
  • Zilarrezko domina Lyon International lehiaketan
  • 90 puntu Guía Peñínen

Fitxa teknikoa:

Ontzea:
5 hilabeteko ontzea, mahats ondarren gainean, altzairu herdoilgaitzezko tanketan.

Mahats mota:
% 100 Hondarribi Zuri.

Klima:
Gure inguruko 2018ko mahasaldiko negua bereziki euritsua izan zen eta urtarrilean 1.000 mm-ra iritsi zen. Geroago, udaberria ohi baino lehorragoa izan zen, baina mahastiak ohiko indarrarekin mantentzeko euri asko eman zigun. Uda epelak ohi baino beranduagoko uzta batera eraman gintuen eta fruitu oso osasuntsuak eta azukre, usain eta zapore aberatsak ekarri zituen. 2018 gure uzta mitikoetako bat izango da.

Mahastia:
Beso eran landatua, Itsas mailatik 300 metrora eta upeltegiaren inguruan lursailetan banatua.

Lurra:
Arbel ijeztu eta granitozko eskistoz osatutako orografia izurtuko lurra. Eduki organiko ertaineko eskisto gris oso higatuak.

Ardogintza:
Mahatsaren aukeraketa eskuz eginikoa da, lursaileko mahatsondo-enbor gazteenak erabiliz. Hartzidura aurreko beratzea eta hartzidura altzairu herdoilgaitzezko deposituetan egiten da, jario-muztioen berezko legamiekin.

Enologoa:
Lauren Rosillo.

Dastatzeko oharrak

  • Ikuste-aldia: Distiratsua, garbia eta intentsita erdiko gardentasuna. Hori berdexka argi kolorekoa.
  • Usaimen-aldia: Intentsitate altua, fruitu zitriko eta moztutako belar freskoen aroma. Gure lurraren mineral puntu nabarmenek erakutsiz, konbinazio aromatiko konplexu eta sakona azaltzen du.
  • Dastatze-aldia: Ahoan duen bolumen handiak, ardo borobil eta glizeriko batean bihurtzen du. Beti ere, txakolinen izaera fresko eta Atlantikoa galdu gabe.
Additional information
Kopurua

Kaxa (6 botila), Kaxa (12 botila)

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “KPilota Txakoli (Kaxa 6-12 botila)”

Privacy Preference Center