Bisitak

Uzten dastaketa

Kapilota, K5-eko 2 uzta eta KAIAREN 2016 ardoen dastaketa.

13:00 – 13:40 · 40 min aprox.
36€/pers. (2-15 adultos)

ERRESERBATU ZURE BISITA

Esperientzia hau oparitu nahi al duzu?

EROSI

Standard bisita

Mahastia + Upategia + Kata

Kpilota eta K5aren dastaketa bertako produktuekin

11:00 – 12:15 · 1h 15min aprox.
34€/pers. (2-4 adultos)
27€/pers. (5-15 adultos)

ERRESERBATU ZURE BISITA

Esperientzia hau oparitu nahi al duzu?

EROSI

Premium bisita

Mahastia + Upategia + Kata bertikala

KPilotaren dastaketa K5aren 3 urtaldiren kata bertikala bertako produktuekin.

11:00 – 12:45 · 1h 45min aprox.
54€/pers. (4-10 adultos)

ERRESERBATU ZURE BISITA

Esperientzia hau oparitu nahi al duzu?

EROSI

Helikopteroa + dastaketa

Arguiñano familiaren K5 upeltegian airetik eta lurretik Donostiako bista zoragarriez gozatu, mahastitik eta upeltegitik bisita esklusiboaz gozatzeko.

K5aren 2 uzta eta Kaiaren 2016ko uztaren dastaketa barne hartzen ditu bertako produktuekin. K5 upeltegiaz 1h 30minz gozatu ondoren, itzulia Oriotik pasatuz egingo dugu Zarauzko ikuspegiak ikusteko, atzealdean Getaria eta kostaldetik bueltan Akelarreraino.

2h aprox.
1.280€ (máximo 4 adultos)

Gehiago

Baso Bainua

Bizi ezazu naturan murgiltze-esperientzia bat, eguneroko erritmo bizia moteldu eta ongizatea lortzen lagunduko dizuna. Ezagutu gure basoa eta mahastiak bost zentzumenetan murgilduz. Dastatu gure KPilota eta K5 ardoak bertako produktuez lagunduta.

Kontenplatu, laztandu, usaindu, dastatu, entzun. Ez duzu baldintza fisiko berezirik behar, beste erritmo batean arnasa hartu, ingurumenaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna berreskuratzeko nahia baizik.

Baso bainua basoko bainu terapietan aditua den pertsona batekin egiten da. Esperientzia hau euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke.

-Esperientziaren denbora guztira: 2.30h
-Prezioa: 42 €/pertsona
-Gutxienez 6 heldu

* Baso bainu esperientzia erreserbatzeko, jarri kontaktuan posta elektronikoz (visitas@bodegak5.com) edo telefonoz (688 870 169 / 943 240 005)

Gehiago

Ekitaldi pribatuak

Ekitaldi pribatu bat leku esklusibo batean egitea pentsatzen ari al zara?

135 metro karratuko espazio handi bat dugu non Kantauri itsasoko, mahastietarako eta mendietarako bistak dituena.

Aparkaleku pribatu handi bat dugu. Espazioa bilerak, aurkezpenak, arte erakusketak, auto erakusketak, etab egiteko aproposa da.

Donostiatik 30 minutura autoz eta Zarautzetik 15 minutura dago kokatua.

* Informazio gehiago eta erreserbarako, kontaktuan jarri posta elektronikoz (visitas@bodegak5.com) edo telefonoz (688 870 169 / 943 240 005)

Esperientzia paregabea

Gure bodegan talde murriztuentzat esperientzia erreserbatu ahal izateko, eskaera inprimakia bete beharko duzue eta erreserbaren baldintzak kontutan hartu:

    • Beharrezkoa aurretiko zita eskatzea.
    • 48 ordu baina gutxiagoko epean erreserbak telefonoz soilik egingo dira (688 870 169).
    • Helikopteroen erreserbak posta elektronikoz (visitas@bodegak5.com) edo telefonoz bakarrik egingo dira.
    • Ezinbestekoa da puntualtasuna.
    • Ez dira bazkariak emango.
    • Bisita egunak: egunero astelehen eta igandetan izan ezik.
    • Larunbatetan gutxienez 4 helduko taldea.
    • Bisita ordua: 11:00tan Standard Bisita, 11:00tan Premium Bisita eta 13:00tan Uzten dastaketa.
    • Sarrera dohain 18 urtetik beherakoentzat.

* Galdetu iezaguzu talde itxientzako bilera profesional, aurkezpen edo ekitaldi espezifikoen inguruan.

OPARI TXARTELA – BISITA K5 BODEGARA
###@@@###

Bodega K5

Laguntasunak idatzitako istorioa

Euskaldunen arteko urte askotako laguntasunak, mahai baten inguruan biltzera bultzatzen du, ongi jan eta edateko. Gure kasuan, ostiraletako afaria tradizio bihurtzen joan zen, zonaldeko jatetxe ezberdinetan edo Zarauzko elkarte gastronomikoan elkartuz.

Karlos Arguiñanok plantazio txiki bat zuen baserrian, urtero mahats gutxi batzuk ematen zituen eta Zarautzetik gertu zegoen txakolin uptegi txiki batean ardoa egiten zen. Ardo hura ez zen merkaturatzen, lagunekin eta familiarekin batera edaten zen.

Urte batez, uzta aski oparoa izan zen eta ardo haren emaitzak hainbesteko zirrara eragin zigun non, txantxaz txantxa eta kopaz kopa, ardoaren mundu konplexua ezagutzen hasi ginen. Bereziki gure herrian, duela ehundaka urte Hondarrabi Zuri mahatsarekin ekoizten den ardoaren mundua. Eta barre algara eta txantxen artean sortu zen galdera: zergatik ez dugu gure ardo propioa egiten?

Lan handia egin ostean, 2005ean jaio ziren mahastiak, 2010ean Bodega eta K5 ardoaren lehen urtaldia eta 2015ean jaio zen K Pilota.

Talde bat, familia bat

K5en elkartzen gaituen laguntasunari esker, denon artean lortu dugu amets hau egi bihurtzea.

K5 Bodegako talde osoak egunero lanean dihardu munduko leku guztietara txakolin paregabea eraman ahal izateko.

Batzuek lurra eta mahatsondoak lantzen dituzte, besteak bodega barruan dabiltza eta guztion ilusioarekin gure ardoak sortu eta zaintzea lortzen dugu. Zuentzako eta zuengatik burutzen ditugu zaintza lanak eta egiten dugu lan egunero.

Lauren Rosillo

Lauren Rosillo enologoa, gure ardoen sortzailea, nazio-mailan erreferentzia handienetakoa da ardoaren munduan.

Bodega

Alonso & Balaguer arkitektuek diseinatutako eraikinak lerro arinak ditu, elegantea eta funtzionala da, paisaiarekin primeran dago integraturik eta ingurumena errespetatzen du. Gainera energiari dagokoinez eraginkorra da eta paisaian duen eragina minimoa da.

Bodega modu zentzudun eta praktiko batean lan egiteko pentsatua dago, lursailak duen maldaz baliatu eta grabitateari esker ardoa egin ahal izateko. Horretaz gain, tenperatura eta hezetasuna konstante mantentzen dira modu naturalean.