Magnum K5 2019

38,50 BEZ barne

Category


Share
Description

Fitxa teknikoa:

Mahats mota: % 100 Hondarribi Zuri.

Klima: 2019ko uzta gure historiako uzta epelena eta goiztiarrena izan da, prezipitazioak bataz bestetik behera baina gure ingurunearekin bat datozenak. Mahatsaren osasuna aparta izan zen, beste urte batzuetako azukre maila antzekoa eta ardoen freskotasun bereizgarriarekin. Jarraipena merezi izango duen urte ahaztezina, gure inguruko klima atipikoa suposatu zuen baina lurrarekin oso lotuta dauden ardoekin bat datorrena.

Mahastia: Beso eran landatua, Itsas mailatik 300 metrora eta upeltegiaren inguruan lursailetan banatua.

Lurra: Arbel ijeztu eta granitozko eskistoz osatutako orografia izurtuko lurra. Eduki organiko ertaineko eskisto gris oso higatuak.

Ardogintza: Mahatsaren aukeraketa eskuzkoa da. Hartzidura aurreko beratzea eta hartzidura altzairu herdoilgaitzezko deposituetan egiten da, jario-muztioen berezko legamiekin.

Ontzea: 11 hilabeteko ontzea, mahats ondarren gainean, altzairu herdoilgaitzezko tanketan.

Enologoa: Lauren Rosillo.

Dastatzeko oharrak

·Ikuste-aldia: Distiratsua, garbia eta intentsita erdiko gardentasuna. Hori berdexka argi kolorekoa.

·Usaimen-aldia: Intentsitate altua, errezil sagar eta lurzoruko mineralitate ikutu nabarmenekin. Lore zuri, pomelo eta limoi zaporeak bereizten dira, eta Kantaurira lotzen gaituen gatz puntu sakona antzeman daiteke.

·Dastatze-aldia: Ahoan duen bolumen handiak, ardo borobil eta glizeriko batean bihurtzen du. Beti ere, txakolinen izaera fresko eta Atlantikoa galdu gabe. Bere azidotasunak ardo aproposa egiten du gordetzeko eta botilan zahartzeko, gutxienez 10 urteetan ere.

Privacy Preference Center