xBidalketak DOHAIN urte bukaeraraino!

K5 2019 (Kaxa 6 botila)

114,00 BEZ barne

Category


Share
Description

Fitxa teknikoa:

Ontzea: 11 hilabeteko ontzea, mahats ondarren gainean, altzairu herdoilgaitzezko tanketan.

Mahats mota: % 100 Hondarribi Zuri.

Klima: 2019ko uzta ahaztezina izan da gure eskualdean, eta negu euritsua izan du ezaugarri. Ohi baino udaberri epelagoa eta oso euritsua izan da. Horrek loraldia nabarmen murriztu zigun. Uda beroak ohi baino mahats bilketa goiztiarrago batera eraman gintuen, azukre, usain eta zapore ugaridun fruitua ekarriz. 2019, berriz ere, gure uzta mitiko eta ahaztezinetako bat izango da.

Mahastia: Beso eran landatua, Itsas mailatik 300 metrora eta upeltegiaren inguruan lursailetan banatua.

Lurra: Arbel ijeztu eta granitozko eskistoz osatutako orografia izurtuko lurra. Eduki organiko ertaineko eskisto gris oso higatuak.

Ardogintza: Mahatsaren aukeraketa eskuzkoa da. Hartzidura aurreko beratzea eta hartzidura altzairu herdoilgaitzezko deposituetan egiten da, jario-muztioen berezko legamiekin.

Enologoa: Lauren Rosillo.

Dastatzeko oharrak

·kuste-aldia: Distiratsua, garbia eta intentsita erdiko gardentasuna. Hori berdexka argi kolorekoa.

·Usaimen-aldia: Intentsitate altua, errezil sagar eta lurzoruko mineralitate ikutu nabarmenekin. Lore zuri, pomelo eta limoi zaporeak bereizten dira, eta Kantaurira lotzen gaituen gatz puntu sakona antzeman daiteke.

·Dastatze-aldia: Ahoan duen bolumen handiak, ardo borobil eta glizeriko batean bihurtzen du. Beti ere, txakolinen izaera fresko eta Atlantikoa galdu gabe. Bere azidotasunak ardo aproposa egiten du gordetzeko eta botilan zahartzeko, gutxienez 10 urteetan ere.

Additional information
Kopurua

Kaxa (6 botila)

Privacy Preference Center